Hari-kuarteto
klasikoa osatzen duten instrumentuek (biolinak, biolak, biolontxeloak
eta kontrabaxuak) musika-balio handiak dituzte. Izan ere, gizakien
ahotsak bezala, soinuen maila nahi bezain beste aldatu dezakete,
baita nahi adina luzatu ere (organoak ere azken ezaugarri hori badu).
Baina aipatutako hari-instrumentuek soinuaren maila aldatzean lortzen
duten indar gehien, eta horregatik biolina orkestrako elementurik
garrantzitsuenetako bat da.
Iraganeko
hainbat instrumentuen ezaugarriak direla eta, musikologoek biolinaren
aurrekariak direla ondorioztatu dute, eta gaur egungo biolina garapen
eta eboluzio luze eta motel baten ondorioa dela. Hala ere, biolinaren
inguruan hainbat zalantza daude, besteak beste nork asmatu zuen eta
noiz asmatu zen. Erabat argi ez badago ere, alemaniarrek eta
italiarrek beraiek asmatu zutela diote, eta data zehatzik ez badago
ere, 1520 eta 1530 artean asmatu zela uste da.
Luthierren
lanbidea edo orokorrean hari-instrumentuak eta zehazki biolinak
egiteko lanbidea ia mundu osora zabaldu zen, baina XVII. mendeaz
geroztik agertu ziren lanbidearen berezko estatutuak eta artisau
adituak, besteak beste Gasparo da Salo, Amatitarrak, Guarneritarrak
eta batez ere Antonio Stradivari, Cremonako eskola ezaguneko buru
ukaezina. Artisau guzti horiek lanbidean inoiz lortu diren perfekzio
altuenak lortu zituzten, orain arte gaindiezinak.